"Viaje
al crepúsculo"
Egilea: Yusuf Yeshilöz
Argitaletxea: Txalaparta
Erreseña
Haso
eta Falte senar-emazteak eta bi haurren
gurasoak dira. Haso artzaina da eta, egun
batez, mendian, ogia eta denbora
partekatzen ditu soldadu turkuengandik
ihesean dabiltzan borrokalari kurduekin.
Keinu hau garesti aterako zaio, eta
atxilotu eginen dute. Nagusia, ordea, bere
alde agertuko da, artzainaren jarrera
adeitasunezkoa izan zela esanez, eta ez
errebeldea. Hala
ere, nagusiaren jarrerak ez du lortuko
morroia basatiki tortura dezaten. Haso
etxera itzuli eta gutxira, mendira
abiatuko da, oraingoan errebeldeekin bat
egiteko. Une horretatik aurrera, Fate
izanen da soldaduen jomuga. Gertaerek
daramaten bidea ikusita, Hasoren aitak
Fate eta haurrak Alemaniara bidaltzea
erabakiko du, adiskide batzuen babesera.
Inguruko lagunak eta mendiak atzean utzita,
Fate eta haurrak herrialde ezezagun batera
doaz, beraz. Beraien ohiturak, hizkuntza
eta sentimenduak arrotzak diren lurralde
batera. Mendebaldera.
* Txalapartaren eta Miatzenen arteko
hartu-emanaren barruan, web orrialde honek
Txalaparta argitaletxearen liburuei ere
tarte bat egin die, eta erabiltzaileek
orrialde honetan erosi ahal izango dituzte.
|